Noticias

Atrás

ARGINDARRAREN KONTSUMOEN DATUAK EZAGUTUZ ERABAKIAK HARTZEKO SAIO PRAKTIKOA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira elektrizitatearen kontsumoak ezagutu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu dira, azaroak 7an, Adunan.

20·10·2017


/documents/276610/277256/GIPUZKOA+ARGITU+INFO2017bandoa.pdf/57a3c177-4a2b-e55c-1c55-58324235efc2

ARGINDARRAREN KONTSUMOEN DATUAK EZAGUTUZ

ERABAKIAK HARTZEKO SAIO PRAKTIKOA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira elektrizitatearen kontsumoak ezagutu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak. Izan ere, erabakiak hartzeko ezinbestekoa baita lehenik informazio egokia eta ulergarria eskuartean izatea.  

 

Adunan antolatuko den Argitu tailerra:

NOIZ: azaroak 7 (asteartea), 19:00tan.

NON: Kultur Aretoan (herriko plaza, 1). Norberak etxeko ordenagailu eramangarria eramatea gomendatzen da (aretoan WIFIa egongo da erabilgarri).

IRAUPENA: ordu 1.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat udala@aduna.eus helbidera edo deitu 628-532-303 telefono zenbakira, urriaren 31 baino lehen.

 

INFORMAZIO OSAGARRIA:

ü  Piztu Tolosaldea: bide motz interesgarriak Youtube-ren bidez deskarga ditzakezu (etxean energia aurrezteko gakoak, faktura ulertzeko aholkuak, etab.) eta Facebook bidez lagun eginez gero, informazio interesgarria jasoko duzu.

 

ü  Zer da Gipuzkoa Argitu(pdf)

 

ü  Gipuzkoa Argitu: www.gipuzkoaingurumena.eus (energiari buruzko atala)