Noticias

Atrás

EKINTZA UGARI MUGIKORTASUN ASTERAKO

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea ospatzen da eta aurtengoan ere Adunako Udalak bat egin du

13·09·2017


EKINTZA UGARI MUGIKORTASUN ASTERAKO

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea ospatzen da udalerri askotan eta aurtengoan ere Adunako Udalak bat egin du joan-etorriak modu osasuntsuagoan eta garbiagoan egiteko kanpaina honekin.

Hauexek dira Adunan antolatu ditugun ekintzak:

  • AdunaLogoa.jpgIrailak 20 (asteazkena): BIDE-HEZKUNTZAri lotutako ekintza ugari, plazan (euria eginez gero, frontoian), herriko gaztetxoenei eta familiei zuzenduta.
    • Hasiera-ordua: 16:00.
    • Amaiera-ordua: 19:00.
  • Irailak 22 (ostirala): AUTORIK GABEKO EGUNA. “Kaleak denontzat” lemapean, bizikleta-birak Aduna eta Asteasutik irtenda, goizeko 10:00etan. 11:00etan bailarako eskola eta herritarren elkarretaratzea Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.
  • Amaierako ekitaldia, goizeko 11etatik aurrera, Zizurkil eta Villabona artean.

 

Adunatik irtengo den bizikleta-birari buruzko zehaztapenak: goizeko 10etan irtengo da Sorabillako bidegurutzetik (bidegorritik) eta gero bidegorritik egingo du aurrera. Adunako erriberako biribilgunera heltzean, industria guneetako errepidetik abiatuko da Zizurkilgo noranzkoan (bizikleta-bira pasatzen den bitartean trafikoa itxi egingo da). Aduna eta Zizurkilen arteko mugatik aurrera bidegorritik jarraituko du, Zizurkilgo  Joxe Arregi plazan geratuz.

Parte hartu nahi duten herritarrek bizikleta, arropa erosoa eta beraientzako edatekoa eraman behar dute.

 

 

Tolosaldeko Mugikortasun Asteko egitaraua www.tolosaldeagaratzen.eus web gunean aurkituko duzu.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!