Noticias

Atrás

ERAIKINEN IKUSKATZE TEKNIKOAREN (EIT-ITE) INGURUAN BILERA INFORMATIBOA

Gaiaren garrantzia kontutan hartuta eta herritarrak informatu asmoz, Udalak, bilera bat egingo du ekainaren 7an, asteazkena

05·02·2016


Zer da EIT-ITE?

EIT-ITE-a eraikinean egiten den begi bistako inspekzio edo ikuskatze bat da eta bere helburua, eraikina aztertu eta bere egoerari buruzko informe edo txosten bat egitea da. Goi mailako teknikari batek (arkitektoak) burutu behar du eta eraikinaren kontserbazio egoera aztertzeaz gain, bere azalerari eta instalazioei buruzko datuak ere biltzen dira eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko.

Eusko Jaurlaritzak agindu ditu ikuskapen lanak eta Adunako Udalak bitartekaritza lanak soilik egiten ditu.   

 

 

Nork pasa behar du EIT-ITE-a?

æ 2017ko ekainetik aurrera, 50 urteko aintzintasuna duten eraikuntza guztiek.

æ Eraikuntzaren bizitza luzatzeko, hauen irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru laguntzak eskuratu nahi dituzten eraikuntza guztiek (adina eta erabilera edozein izanda ere).

 

Zein epe dago horretarako?

Urtebeteko epea izango da ikuskapen edo inspekzio hori egiteko, hau da, 2018ko ekainaren 27ra arte.

 

Udalaren betebeharrak:

æ EIT-a egitera derrigortuta dauden eraikinen jabeek, beren betebeharrekin konplitzen dutela ziurtatzea.

æ  Eusko Jaurlaritzari ikuskapen txosten hauek igortzea.

Informazio gehiagorako: www.euskoregite.euskadi.eus

 

Gaiaren garrantzia kontutan hartuta eta herritarrak informatu asmoz, Udalak, bilera bat egingo du eta bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizue. Ordurarte!

Eguna: 2017ko ekainaren 7an, asteazkena

Ordua: arratsaldeko 19:00etan

Lekua: Udaletxeko Kultur Aretoan