Noticias

Atrás

Gipuzkoako Foru Aldundiak "Izango Zara" programa abiarazi du.

Egitasmo honek barnean hartzen ditu ikasketetan, eremu profesionalean edo kiroletan nabarmentzen diren Gipuzkoako gazte talentudunentzako bekak eta laguntzak, beren prestakuntza areagotu eta beren ibilbide profesionalak bultzatu ahal izan ditzaten.

02·06·2017


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak "Izango Zara" programa abiarazi du. Egitasmo honek barnean hartzen ditu ikasketetan, eremu profesionalean edo kiroletan nabarmentzen diren Gipuzkoako gazte talentudunentzako bekak eta laguntzak, beren prestakuntza areagotu eta beren ibilbide profesionalak bultzatu ahal izan ditzaten.

 

Eskaera egiteko epea: Ekainak 15

 

Programaren informazioa guztia:

gipuzkoangazte.eus/izangozara

 

 

Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila,  jakin-mina dutenena, proiektu bat sortu edo garatu nahi dutenena, ikerketaren bidea hasi, kirol-beka bat eskuratu edo talde-proiektu bat garatu nahi duten Gipuzkoako gazteen bila ari da bekak, laguntzak eta praktikak biltzen dituen programa hau.