ADUNAKO AGENDA 21
Adunako Udala 2004 urtean sartu zen Tokiko Agenda 21en prozesuan (tokiko garapen iraunkorraren alde lan egiteko prozesua), Ernioaldeko Udaltalde 21en proiektuaren baitan. Honakoak dira Adunako Tokiko Agenda 21en mugarri nagusiak:
- Aalborreko Itunaren sinadura (2006)
- Udalerriko garapen iraunkorraren inguruko diagnostikoaren idazketa (2005-2006)
- Prozesuan zehar herri-batzarrak antolatzea, herritarrak tokiko garapen iraunkorraren alde lanean Udalarekin batera elkarlanean aritzeko
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren diseinua eta udalbatzan onartzea (2006, 2007)
- Adunako Udala Udalsarea 21en sartzea (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea), 2007
- Adunako herri-eskolan Eskolako Agenda 21 hezkuntza programa martxan jartzea (2007ko iraila)
- Garapen iraunkorrarekin zerikusia duen komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzen antolaketa (2005 urtetik aurrera)
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza-planaren ezarpen-maila ezagutzeko urteko ebaluazioak egitea (2009, 2010, 2011)
- Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkulua (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015)
- Adunako iraunkortasunerako 2013-2020 Plan Estrategikoa (II. Ekintza-plana) onartzea (2013ko otsailaren 13a) eta bere edukia urtero aurrera eramatea
- Adunako iraunkortasunerako Plan Estrategikoaren ezarpen-maila ezagutzeko urteko ebaluazioak burutzea (2013, 2014, 2015, 2016)
- 2013-2020 Plan Estrategikoaren 2. ebaluazio-txostenaren laburpena (2015 urteko ezarpen-maila)
- Adunako 2013-2020 Plan Estrategikoaren 2. ebaluazio-txostena
- Adunako iraunkortasunerako Plan Estrategikoa (2013-2020)
- Adunako iraunkortasun adierazleak (2014)
Piztu Tolosaldea” eskualdeko energia-plana
https://www.tolosaldeagaratzen.eus/eu/tolosaldea/energia
Iraunkortasunerako euskal udalerrien sarea
Gipuzkoako Ingurumen Ataria
Euskadiko Ingurumen Ataria