Hauek dira Udalak azken 10 urteetan energiaren aurrezpenaren eta eraginkortasunaren arloan burututako jarduera nagusiak:
2008 eta 2009:
-
Gehienezko argiztapena zuten herriko guneak antzematea (kaskoan) eta egokitzapen-neurriak ezartzea (zenbait farola kendu eta argiztapen gutxiko eremuetan horietako batzuk birkokatzea)
-
Beharrezkoa duten farolei, argi kutsadura ekiditeko buruak aldatu eta herriko plaza eta inguruetako kaleetako faroletako bonbillak aldatu (sodio baporezkoak jarri ziren, merkuriozkoen ordez).
-
Argiztapen publikoaren egokitzapen lanei jarraipena eman zitzaien 2009ko hasieran (Elutse bideko egokitzapenak eta Elordi plazako argiteriaren aldaketak). Sagardotegietara
2010:
-
Sagardotegietara igotzeko urbanizazio proiektua gauzatzen denean ere argiteriari dagozkion egokitzapenak egin ziren (sodio baporezkoa farolak jarri ziren).
-
Ibaiondo industria poligonoan zeuden merkuriozko farolak sodio baporezkoengatik ordezkatzea
-
Argiztapen publikoko koadro bakoitzerako azterketa-energetikoa egitea eta fluxu erregulatzaileen sistema ezartzea
-
Eudelek eta EVEk koordinatutakoa udal eraikinetako energia monitorizatzeko proiektu pilotuan parte hartzea (udaletxea, Uztartza aterpetxea eta herri-eskola izan ziren monitorizatu ziren udal eraikinak).
2011:
-
Adunako argiztapen publikoaren ingurumen eta energia-ikuskaritza egitea
-
Eudelek eta EVEk koordinatutakoa udal eraikinetako energia monitorizatzeko proiektu pilotuan parte hartzea (udaletxea, Uztartza aterpetxea eta herri-eskola izan ziren monitorizatu ziren udal eraikinak). Proiektu honen baitan, udaleko eta herri-eskolako eragileen energia arduraz erabiltzeari buruzko 2 tailer antolatu genituen.
2012:
Argiztapen publikoko 6. Aginte-gunearekin zerikusia duten hobekuntza-neurriak (energia aurrezteko, eraginkortasuna handitzeko eta argi-kutsadura jaisteko):
-
92 faroletako argien potentzia jaistea (150Wko sodio baporezkoen ordez 100Wko potentzia dutenengatik ordezkatu ziren)
-
Aginte-kuadroan paralumen bat jartzea, eragindako eremuko argi-kutsadura murrizteko.
Ondorengo eremuetan egin ziren hobekuntza-lanak: herri-guneko Amalkor eta Allapur kaleak, Elbarrena auzoa, Zubitxiki industria-poligonoa eta Larrerdi auzoa.
2013:
-
Herri-gunetik Zizurkil eta Villabona doan foru-errepidean (GI-3021) argiztapen publiko eraginkorra ezartzea (LED)
-
Adunako argiztapen publikoaren azterketa berriz ere burutzea
2014:
-
Ibaiondo poligonoan zegoen argiztapena eraginkorragoa den sistema batengatik ordezteko lanak burutu ziren (sistema horren bidez programatzen da, besteak beste, ordutegia eta argiaren intentsitatea): luminaria guztiak LED teknologiadun argiengatik ordezkatu ziren eta argiztapenaren tele-kudeaketarako sistema ezarri zen.
-
Adunako Udala Goiener kooperatibako kide izatera pasa zen. Honen helburua, bertako kideek energiaren kontsumoaren ezagutza egokia izateaz gain (kontsumoaren kontrola), kontsumitzen den energia iturri berriztagarrietatik etorritakoa izatea da.
2015:
-
Haizpea industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren. Ordezkatze-lan horien zati bat errepide ondoan egin zen.
-
Urtaki industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren. Ordezkatze-lan horien zati bat errepide ondoan egin zen (farola asko errepide ondoan daude).
-
Bulandegi industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren.
-
Tolosaldeko diagnostiko energetikoa idazten da eta Energia-plana onartzen da (“Piztu Tolosaldea”), Tolosaldea Garatzen garapen agentziak kudeatzen duena eta aldiro biltzen den Energia-mahaian eztabaidatzen dena (Mahaiko kide diren udaletako ordezkari politikoak).
2016:
-
Udal jabetzako eraikinetako energiaren azterketa egitea (udaletxea, Uztartza taberna/jatetxe/aterpetxea, herri-eskola, musika-eskola, jarduera fisikoa sustatzeko lokalak, gazte-lokala eta haurren txokoa) eta eraginkortasuna handitu nahiz energia berriztagarriak ezartzeko proposamenak barneratzea, etorkizunean horiek gauzatzeko aukera baloratzeko abiapuntu gisa.
-
Tolosaldeko energia-planaren koordinatzaileak eta Foru Aldundiak eskainitako Energiaren Azoka Adunan antolatzea (2016/11/17)
-
Tolosaldea Garatzenek eskainitako herritarri zuzendutako aholkularitza energetikoari buruzko bulegoa antolatzea Adunan (2016/11/22). Goizeko ordutegia: 11:00-13:00. Arratsaldeko ordutegia: 15:00-17:00.
-
3. Adinekoei zuzendutako energiari buruzko tailerra antolatzea, Tolosaldea Garatzenen koordinaziopean (2017/12/16).
2017:
-
Herri-guneko plazan (14 luminaria) eta frontoian (19 proiektore), eta Zubitxiki industria gunean (13 luminaria) zeuden argien ordez LED luminariak jartzeko lanak.
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako “Argitu tailerra” antolatzea, faktura elektrikoaren datuen interpretazioaren eta kontsumoen jarraipenari buruzkoa
-
Eskualdeko udal eraikinetako estalkietan eguzki-energia fotoboltaikoaren potentzialtasun-azterketa burutzea, Tolosaldea Garatzenen bidez.
-
Tolosaldea Garatzenek koordinatuta, eskualdeko basoetako biomasa-aprobetxamenduaren hasierako azterketa
2018:
-
Eskualdeko udal eraikinetako estalkietan eguzki-energia fotoboltaikoaren potentzialtasun-azterketaren Adunako emaitzak aztertzea
-
Tolosaldeko energia-planaren koordinatzaileak antolatuta, Ispaster udalerriko energia berriztagarriz hornitutako bero-sarea eta argindar sarearen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko bisitaldian parte hartzea
-
Ispasterreko bisita abiapuntutzat hartuz, Tolosaldea Garatzenekin batera, eskualdeko udalerrietako ezaugarrietara eta orain arteko ibilbidera egokituko den sarearen bideragarritasun-azterketa prestatzeko lanak aurrera eramatea (proiektuaren definizioa)
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako “Argitu tailerra” antolatzea, herritarren artean energiaren eraginkortasuna bultzatzeko baliabideak eskaintzeko dena (ekainaren 5ean izango da)
-
Uztartza taberna/jatetxe/aterpetxean argiteriaren sistema hobekuntza-lanak (dauden argia guztiak LED argiengatik ordezkatuko dira urte honetan zehar). Urte hasieran
“Tolosaldeko udalerrietan mikrosare elektriko eta termikoak eraikitzeko diseinu-proiektua. 2018” prestatzea Tolosaldea Garatzenek, eskualdean proiektuaren bideragarritasuna aztertu nahi duten udalei zuzenduta.