Berriak
Atzealdea

ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA GURE ETXEBIZITZETAN: SAIO PRAKTIKOA ADUNAN

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Adunako Udalarekin eta Tolosaldea Garatzen garapen-agentziarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerrak antolatu ditu.

2016·02·05

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua  bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutza eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

 1) Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.

2) Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

DATA ETA ORDUA: EKAINAK 5 (asteazkena), 18:30tan

TOKIA: KULTUR ARETOAn

IRAUPENA: ordu eta erdi.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (gutxienez 5 pertsonek eman beharko dute izena, bestela jarduera bertan behera geratuko da). Horretarako, idatzi posta elektroniko bat udala@aduna.eus helbidera edo deitu 628-532-303 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, astelehenetik ostiralera, goizeko 9tatik arratsaldeko 5etara), ekainaren 3a baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!