Berriak

Atzealdea

ETXEAN ENERGIA (ETA DIRUA) AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE: SAIO PRAKTIKOA ADUNAN

Gipuzkoako Foru Aldundiko Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta modu erraz batean etxean eraginkortasun energetikoa handitzeko helburuarekin antolatu dira, ekainaren 5ean, Adunako Kultur Aretoan

2016·02·05


ETXEAN ENERGIA (ETA DIRUA) AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE: SAIO PRAKTIKOA ADUNAN

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako saioak antolatu ditu.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbilla bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Hori jakinda, Adunako Udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

DATA ETA ORDUA:  EKAINAK 5 (asteartea), 18:00tan

TOKIA: KULTUR ARETOA

IRAUPENA: ordu 1.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat UDALA@ADUNA.EUS helbidera edo deitu 943-692571 telefono zenbakira, maiatzaren 30a baino lehen. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!