Berriak

Atzealdea

KZGUNEA-KO IKASTAROAK

KZGunean udarako (uztailerako) ikastaroen eskaintza zabala.

2017·06·02


KZGunea-ko dinamizatzaileak aurtengo udarako (uztailerako) zerrendan ageri diren ikastaroen eskaintza luzatu digu. Ikastaro hauek, doakoak dira, arratsaldez burutuko lirateke eta egunean 2 orduko iraupena izango lukete (betiere taldeak osatuko balira).

 

Izen-emate orriak udaletxean edota liburutegian aurki daitezke eta horretarako ekainaren 15a arteko epea dago.

 

 

Ikastaroa

Iraupena

Ø Oinarrizko internet-a

Ø Ofimatika (Writer, Calc eta Impress)

Ø Sare sozialak (Facebook eta Twitter)     

Ø Argazki ukitua Gimp-ekin 

Ø Google aplikazioak

Ø Gmail

Ø Google Maps

Ø Twitter

20 ordu

20 ordu

16 ordu

16 ordu

16 ordu

4 ordu

2 ordu

4 ordu

 

 

Badira, proposamen hauetatik aparte, prestakuntza eta formakuntza ikastaro gehiago ere eta interesa duzuenok KZGunean jaso dezakezue horiei buruzko informazioa.

 

Aplikazio berriak etengabe ari dira sortzen eta KZGunearen bidez, aukera paregabea dugu teknologia berriak ezagutu, erabili eta partekatzeko.

 

Animatu eta izena eman!