Web edukia bistaratu
Alkatearen agurra
Ongi etorri Adunako Udalaren web orrialdera.
Adunaz kanpotik ikusten bagaituzu, Euskal Herriko bihotzean kokatutako udalerri txiki bat garela ohartuko zara. Web orrialde honetan ikus ditzakezun turismo-, gastronomia- eta ostatu-aukerak erabiliz, gure herria pertsonalki ezagutzeko gonbita egiten dizut. Egon ziur ongi hartua izango zarela, eta ezagutzea merezi duen leku lasai bat aurkituko duzula.
Zuri, Adunako herritar horri, esan espero dudala goian aipatutako helburuak lortzeko balio izatea orrialde honek. Gu gure aldetik, saiatuko gara orrialde dinamiko bat izan dadin, hau da, momentu bakoitzean herritarrentzat interesgarriena izan daiteken informazioa bertan egon dadin, eta noski, egunetik egunera hobetzen joan dadin. Horretarako, nola ez, oso kontuan izango ditugu zure iradokizunak.
Eskerrik asko web orrialde hau erabiltzeagatik
Josu Amilibia Alsua
Adunako alkatea