Noticias
Atrás 2024 urteko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
21·11·2023
2024 urteko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
Indarrean dagoen araudiak udalei ematen dizkien ahalmenen babesean, Adunako udaleko ohiko Osoko Bilkurak, 2023ko irailaren 28an egindako bilkuran, ondorengo Ordenantza Fiskalen aldaketari hasierako onespena ematea erabaki zuen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:
- Ondasun Higiezinei buruzko zerga arau tzen duen Ordenantza Fiskala.
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
- Hiri Lurren Balio Gaikuntzaren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga arau tzen duen Ordenantza Fiskala.
- Zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak arau tzen dituen Ordenantza Fiskala.
- Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
- Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
Hartutako akordioa eta horretarako izapidetutako espedientea jendaurrean jarriko dira, Gipuzkoa ko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluan xedatutakoa betez. Horretarako, iragarkiak argitaratuko dira Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta udaletxeko iragarki-taulan, honako arau hauen arabera:
- Agiri horiek erakutsiko diren lekua: Udal honetako Idazkaritza-Kontuhartzailetza.
- Horiek aztertzeko eta, hala badagokio, erre kla ma zioak aurkezteko epea: 30 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
- Erreklamatzeko legitimatuak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluan zerrendatzen direnak.
- Aurkezteko tokia: Udaleko Sarrera Erregistro Orokorrean. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.
- Erreklamazioa aurkeztu behar zaion organoa: Udaleko Osoko Bilkura.