Noticias

Autoak partekatzeko eskualdeko prozesuan parte-hartzen ari da Adunakoko Udala.

Adunako herritarrekin parte-hartze bilera egingo da Urtarrilak 31n

26·01·2023


Klima-aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, zehazki, mugikortasunari lotuta, autoak partekatzeko egitasmoek eskaintzen dituzten onurak ezagutu eta beraien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin, eskualde mailan burutzen ari den prozesu batean parte-hartzen ari da Adunako Udala.

Testuinguru honetan, gai honekiko dugun ikuspegia jasotzea ezinbestekoa dela jakinda, ekimen honen berri eman eta iritziak jasotzeko, egingo den hitzaldi - solasaldira gonbidatu nahi zaitugu:

Eguna: 2023ko urtarrilak 31, asteartea

Ordua: 18:00

Tokia: Kultur Aretoa

Interesgarri gertatuko zaizun esperantzarekin, zure parte hartzea biziki eskertzen dugu. Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat