Noticias
Atrás Bake Epailea izendatzeko deialdia
02·02·2021
Bake Epailea izendatzeko deialdia
Adunako Udalak jakitera ematen du Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99tik 103 artikuluetara eta 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudian ezarritakoaren arabera, udalbatzarrari dagokiola udalerri honetako bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzea.
Instantziak Adunako Udalaren erregistro nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogei egun naturaletako epean.
Izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintzak, instantziak aurkezteko epea bukatzen den egunean; era berean, instantzian alegatutakoa egiaztagirien bidez frogatuko dute eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela egiaztatuko dute.
Era berean, izangaiek memoria txiki bat egin eta erantsiko dute, beren hautagaitzaren egokitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan har daitezkeen aldagaiak adieraziz.
Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, udalbatzarrak aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, eskaera aurkeztu dutenen artean. Erabakia udalbatzarkideen gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin hartu beharko da, betiere hautagaiek ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez balego, udalbatzarrak modu askean aukeratuko ditu prozedura bera aplikatuz, eta Organo Jurisdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.
Udaleko idazkaritzan espedientea aztertu daiteke eta informazioa jaso.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.
Aduna, 2020ko abenduaren 31a.—Josu Amilibia Alsua, Alkatea.
ERANSKINA
1. Bake Epaile izateko betebeharrak.
— Estatu Espainiarrekoa eta adinez nagusia izatea.
— Eginkizun judizialerako ezgaitu ez izatea, ez fisikoki, ez psikikoki ere.
— Eskubide zibil guztien jabe izatea.
— Birgaitasuna lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez egotea.
— Askespena edo largespena lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik auzipetu edo errudun ez izatea.
2.Gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
— Ez da inolako titulazio berezirik eskatzen, Bake-Epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko adina gaitasun baizik.
— Iharduera profesional edo merkataritzakoak egiteko bateragarritasuna dute, beti ere inolako motako aholkularitza juridikorik ekartzen ez badute, eta jatorriz, bere alderdikeriarik eza edo independentzia ekidin edo murrizten ez badute, ezta betebehar judizialak betetzea galerazten ez badute ere.
— Ezingo dira alderdi politiko edo sindikatuetakoak izan edo horien konturako lanik egin, ezta herri-hauteskunde edo legislatiboetan parte hartu, ez Botere Judizialeko kide gisa, ezta izaera judiziala ez duten bilera publikoetan parte hartu ere.
3. Eskubide eta betebeharren inguruan.
— Udalerrian bizi beharko dute, Justiziako Epaitegi Gorenak arrazoi sendoengatik beste herri batean bizitzea baimentzen badu izan ezik.
— Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
— Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezin izango dira.
— Bere karguagatik ezagutzen dituen ekintza edo berriak gordetzera behartuak daude.
— Legez dagozkien gaitasuneko prozesuen orden zibil eta penala ezagutuko dute.
— Erregistro Zibileko eginkizunak beteko dituzte eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk.
— Epaile kargua lau urterako da.
— Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.
— Bere eginkizunak burutzerakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak maltzurkeriaz edo erruaz egiten badituzte, erantzukizun zibil edo penalarenpean egongo dira.
— Legean aurrikusitako lizentzia eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.