Noticias

GURE ETXEBIZITZETAN ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA LORTZEKO ON-LINE SAIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Adunako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ON-LINE tailerra antolatu du maiatzaren 13an, 18:00etan.

14·05·2021


GURE ETXEBIZITZETAN ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA LORTZEKO ON-LINE SAIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Adunako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ON-LINE tailerra antolatu du maiatzaren 13an, 18:00etan.  

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua  bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

  • Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
  • Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik  izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 11 29 48/605 757 687
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

 

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.

Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da, itzulpen-zerbitzua egongo baita. Modu horretan,  partehartzaileek nahi duten hizkuntza aukeratu ahal izango dute.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, herritarrentzako prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2021 urteko udaberrian zehar beste bi ON-LINE tailer ere eskainiko dira:

  • Energia berriztagarriak zure etxean… posible da! (maiatzak 27)
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak (ekainak 9)