Adunako Udalaren energia-ibilbidea

Adunako Udalaren energia-ibilbidea  

Udalak 2008tik aurrera energiaren aurrezpenaren eta eraginkortasunaren arloan zein mugikortasun jasangarriaren arloan burututako jarduera nagusiak honakoak izan dira:

2008 eta 2009:

  • Gehiegizko argiztapena zuten herriko guneak antzematea (kaskoan) eta egokitzapen-neurriak ezartzea (zenbait farola kendu eta argiztapen gutxiko eremuetan horietako batzuk birkokatzea)
  • Beharrezkoa duten farolei, argi kutsadura ekiditeko buruak aldatu eta herriko plaza eta inguruetako kaleetako faroletako bonbillak aldatu (sodio baporezkoak jarri ziren, merkuriozkoen ordez).
  • Argiztapen publikoaren egokitzapen lanei jarraipena eman zitzaien 2009ko hasieran (Elutse bideko egokitzapenak eta Elordi plazako argiteriaren aldaketak). Sagardotegietara
  • Herri-gunean eta Zubitxiki industria gunean eskualdeko bus-zerbitzuari lotutako 2 markesina erostea.
  • Ernioaldeko oinezkoen eta bizikleta-erabiltzaileen mugikortasun sustatzera zuzendutako planaren idazketan parte hartzea.
  • Gipuzkoako bizikleta-bideen planean Adunari dagozkion bizikleta-sareari lotutako hobekuntza-proposamenak aurkeztea GFAan eta hobekuntza-proposamen horiek udaleko hirigintza-plangintzan barneratzea (Erriberako industria gune berria eraikitzeari lotutako plan partzilean ere jaso zen Udalak proposatutako laneko desplazamenduei lotutako bizikleta-bidearen trazatua, ibaiaren ondotik igarotzea saihestuz).

2010:

  • Sagardotegietara igotzeko urbanizazio proiektua gauzatzen denean ere argiteriari dagozkion egokitzapenak egin ziren (sodio baporezkoa farolak jarri ziren).
  • Ibaiondo industria poligonoan zeuden merkuriozko farolak sodio baporezkoengatik ordezkatzea
  • Argiztapen publikoko koadro bakoitzerako azterketa-energetikoa egitea eta fluxu erregulatzaileen sistema ezartzea
  • Eudelek eta EVEk koordinatutakoa udal eraikinetako energia monitorizatzeko proiektu pilotuan parte hartzea (udaletxea, Uztartza aterpetxea eta herri-eskola izan ziren monitorizatu ziren udal eraikinak).

2011:

  • Adunako argiztapen publikoaren ingurumen eta energia-ikuskaritza egitea
  • Eudelek eta EVEk koordinatutakoa udal eraikinetako energia monitorizatzeko proiektu pilotuan parte hartzea (udaletxea, Uztartza aterpetxea eta herri-eskola izan ziren monitorizatu ziren udal eraikinak). Proiektu honen baitan, udaleko eta herri-eskolako eragileen energia arduraz erabiltzeari buruzko 2 tailer antolatu genituen.

2012:

  • Argiztapen publikoko 6. Aginte-gunearekin zerikusia duten hobekuntza-neurriak (energia aurrezteko, eraginkortasuna handitzeko eta argi-kutsadura jaisteko):
  • 92 faroletako argien potentzia jaistea (150Wko sodio baporezkoen ordez 100Wko potentzia dutenengatik ordezkatu ziren)
  • Aginte-kuadroan paralumen bat jartzea, eragindako eremuko argi-kutsadura murrizteko.

Ondorengo eremuetan egin ziren hobekuntza-lanak: herri-guneko Amalkor eta Allapur kaleak, Elbarrena auzoa, Zubitxiki industria-poligonoa eta Larrerdi auzoa.

  • Eskualdeko garraio-publikoko eskaintza hobetzera zuzendutako parte-hartze saioak antolatzea, herritarrek Gipuzkoako Garraio Agintaritzatik proposatutako eskaripeko bus-lineen eskaintza herritarren beharretara egokitzeko asmoz (lanari lotutako desplazamenduak, eguneroko erosketa.-beharrak, bestelako gestioak -anbulategira joatea, etab.) eta Tolosako ikastetxeetara heltzeko garraio eskaintza hobetzera zuzendutako ekarpen gehigarriak egitea.

2013:

  • Herri-gunetik Zizurkil eta Villabona doan foru-errepidean (GI-3021) argiztapen publiko eraginkorra ezartzea (LED) eta espaloia eraikitzea.
  • Adunako argiztapen publikoaren azterketa berriz ere burutzea

2014:

  • Mugi txartela udal bulegoetan birkargatzeko aukera martxan jartzea eta herritarrei aukera horren berri ematea.
  • Ibaiondo poligonoan zegoen argiztapena eraginkorragoa den sistema batengatik ordezteko lanak burutu ziren (sistema horren bidez programatzen da, besteak beste, ordutegia eta argiaren intentsitatea): luminaria guztiak LED teknologiadun argiengatik ordezkatu ziren eta argiztapenaren tele-kudeaketarako sistema ezarri zen.
  • Adunako Udala Goiener kooperatibako kide izatera pasa zen. Honen helburua, bertako kideek energiaren kontsumoaren ezagutza egokia izateaz gain (kontsumoaren kontrola), kontsumitzen den energia iturri berriztagarrietatik etorritakoa izatea da.

2015:

  • Haizpea industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren. Ordezkatze-lan horien zati bat errepide ondoan egin zen.
  • Urtaki industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren. Ordezkatze-lan horien zati bat errepide ondoan egin zen (farola asko errepide ondoan daude).
  • Bulandegi industria guneko argiteria LED argiteriarengatik ordezteko eta sistema adimentsua ezartzeko lanak aurrera eraman ziren.
  • Tolosaldeko diagnostiko energetikoa idazten da eta Energia-plana onartzen da (“Piztu Tolosaldea”), Tolosaldea Garatzen garapen agentziak kudeatzen duena eta aldiro biltzen den Energia-mahaian eztabaidatzen dena (Mahaiko kide diren udaletako ordezkari politikoak).
  • Urtaki industria gunean markesina eraikitzea eta herri-gunean, Ibaiondo poligonoan, herri-gunera iristeko Ermitaren ondoan eta Bulandegi poligonoan eskualdeko busaren bus-zutabeak jartzea. Horrekin batera, bus geralekuetan zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko panelak jarri ziren (kristalezko kajetin modukoak).

2016:

  • Udal jabetzako eraikinetako energiaren azterketa egitea (udaletxea, Uztartza taberna/jatetxe/aterpetxea, herri-eskola, musika-eskola, jarduera fisikoa sustatzeko lokalak, gazte-lokala eta haurren txokoa) eta eraginkortasuna handitu nahiz energia berriztagarriak ezartzeko proposamenak barneratzea, etorkizunean horiek gauzatzeko aukera baloratzeko abiapuntu gisa.
  • Tolosaldeko energia-planaren koordinatzaileak eta Foru Aldundiak eskainitako Energiaren Azoka Adunan antolatzea (2016/11/17)
  • Tolosaldea Garatzenek eskainitako herritarri zuzendutako aholkularitza energetikoari buruzko bulegoa antolatzea Adunan (2016/11/22). Goizeko ordutegia: 11:00-13:00. Arratsaldeko ordutegia: 15:00-17:00.
  • Adinekoei zuzendutako energiari buruzko tailerra antolatzea, Tolosaldea Garatzenen koordinaziopean (2017/12/16).

2017:

  • Herri-guneko plazan (14 luminaria) eta frontoian (19 proiektore), eta Zubitxiki industria gunean (13 luminaria) zeuden argien ordez LED luminariak jartzeko lanak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako “Argitu tailerra” antolatzea, faktura elektrikoaren datuen interpretazioaren eta kontsumoen jarraipenari buruzkoa
  • Eskualdeko udal eraikinetako estalkietan eguzki-energia fotoboltaikoaren potentzialtasun-azterketa burutzea, Tolosaldea Garatzenen bidez.
  • Tolosaldea Garatzenek koordinatuta, eskualdeko basoetako biomasa-aprobetxamenduaren hasierako azterketa

2018:

  • Eskualdeko udal eraikinetako estalkietan eguzki-energia fotoboltaikoaren potentzialtasun-azterketaren Adunako emaitzak aztertzea
  • Tolosaldeko energia-planaren koordinatzaileak antolatuta, Ispaster udalerriko energia berriztagarriz hornitutako bero-sarea eta argindar sarearen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko bisitaldian parte hartzea
  • Ispasterreko bisita abiapuntutzat hartuz, Tolosaldea Garatzenekin batera, eskualdeko udalerrietako ezaugarrietara eta orain arteko ibilbidera egokituko den sarearen bideragarritasun-azterketa prestatzeko lanak aurrera eramatea (proiektuaren definizioa)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako “Argitu tailerra” antolatzea, herritarren artean energiaren eraginkortasuna bultzatzeko baliabideak eskaintzeko dena (ekainaren 5ean izango da)
  • Uztartza taberna/jatetxe/aterpetxean argiteriaren sistema hobekuntza-lanak (dauden argia guztiak LED argiengatik ordezkatuko dira urte honetan zehar).
  • “Tolosaldeko udalerrietan mikrosare elektriko eta termikoak eraikitzeko diseinu-proiektua. 2018” prestatzea Tolosaldea Garatzenek, eskualdean proiektuaren bideragarritasuna aztertu zuten udalek begiratu eta eskualdeko Energia-mahaian eztabaidatu eta onartzeko.
  • GFAak diruz lagundutako eraikin publikoak energia berriztagarriez hornitzeko mikrosare termiko eta elektrikoaren bideragarritasun-azterketa burutzea eta emaitzak udal-taldeko ordezkariei aurkeztea (2018ko ekaina-abendua).

2019:

  • Euskadiko Jasangarritasun Energetikoko 4/2019 Legearen edukiari eta udal betebeharrei buruz Tolosaldea Garatzenek antolatutako prestakuntza-saioetan parte hartu zuen Udalak (4 saio izan ziren orotara).
  • 2018an biomasaren inguruan eskualde mailan egindako lanketa sakonaren ondorioz, 2019ko lehen hilabeteetan eskualdeko eragile publiko-pribatuekin hausnarketa saio bat egin zen; ordea, bertako biomasaren inguruko ekimen publiko-pribatu baten egitasmoa alde batera utzi zen oraingoz.
  • Tolosaldea Garatzenek antolatutako “Izpi superheroia”ren sentsibilizazio-kanpaina Adunako herri-eskolan ere garatzea.

2020:

  • Adunako udalerrian autokontsumorako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat ezartzeko bideragarritasun azterketa burutu da eta etorkizunean instalazioa ezartzeko aukerak baloratzen ari da Udala.
  • Adunako Udaleko energia-inbentarioa lantzea (2019 urteari dagokiona).
  • Udal eraikinen kalifikazio energetikoa burutzea
  • Argiteria publikoaren auditoretza osatzea
  • Herri-eskolako berokuntzari lotutako eraginkortasuna hobetzera zuzendutako neurriak ezartzea

Web gune interesgarriak:

Tolosaldeko energiaren bulego birtuala: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/energia-bulego-birtuala/