Berriak
Atzealdea Adunako Plan Orokorraren Hasierako Onarpeneko Dokumentuaren aurkezpen saioa
2026·05·07

Adunako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Hasierako Onarpeneko Dokumentuaren aurkezpen saioa egingo du maiatzaren 13an, asteazkenean, 18:00etatik 19:00etara kultur aretoan.
Plan Orokorraren lanketa prozesua 2023an hasi zen, herriko talde desberdinekin egindako parte-hartze saioen bidez.
Aurkezpen saio honetan dokumentuaren edukia eta proposamen nagusiak azalduko dira. Saioa HIRIGRAMAko teknikariek gidatuko dute; azalpenak emango dituzte eta herritarren galderei erantzungo diete.
Adunako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu saiora gerturatzera.

