Berriak

Atzealdea Aiztondo Mankomunitateak gizarte-langile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du

Lan Eskaintza

2026·11·03


Aiztondo Mankomunitateak gizarte-langile bat kontratatuko du, adineko pertsonei zuzendutako zaintza-programa garatzeko. Lanpostua aldi baterakoa izango da, hiru urteko programari lotutakoa, eta lanaldi osokoa.

Eskaerak LANBIDEren bidez aurkeztu beharko dira, deialdia argitaratzen denetik 15 egun naturaleko epean.

Lanpostuan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gizarte Langintzako eta Gizarte Hezkuntzako graduak izatea.
  • Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo EGA egiaztatzea.
  • B motako gidabaimena eta norberaren ibilgailua izatea.

Hautaketa-prozesuan hautagaien merezimenduak baloratuko dira lehenik, eta elkarrizketa egingo da ondoren.

Lan-eskaintza LANBIDEn argitaratzen denean, eskaera egiteko esteka zabalduko dugu. Bitartean, deialdiaren inguruko informazio nagusia aurreratu nahi dugu, interesa dutenek baldintzak ezagutu ditzaten.