Agenda 2030
AGENDA 2030 ADUNAN
Eskolako Agenda 2030
Garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza-programa honetan parte hartzen du Adunako Herri-eskolak, Tolosaldea eskualdeko beste zenbait ikastetxerekin batera. Koordinazio orokorra Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak gauzatzen du.
Honakoak izan dira Tolosaldeko ikastetxeek 2019-2020 ikasturtera bitartean landutako zenbait gai:
- Ura
- Hondakinak
- Biodibertsitatea
- Ekitate gabezia
- Kontsumo ekologikoa
- Energia
- Mugikortasuna
- Klima-aldaketa
- Lurzorua
2020-2021 ikasturteaz geroztik lan egiteko modua aldatu da eta orain 2015 urtean Nazio Batuen Erakundeak onartutako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotzen da ikastetxeek aztertzen duten gaia. Era berean, aukeratutako gaia 2 ikasturtean lantzen hasi ziren Tolosaldeko eskolak 2022-2023 urteaz geroztik. Hauek izan dira Adunako eskolak landu dituen Garapen Iraunkorrerako Helburuak:
- 2020-2021 ikasturtean, “Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean” lemapean, 4. helburua (Kalitatezko Hezkuntza) eta 11. Helburua (Hiri eta komunitate iraunkorrak). Dokumentua jeitsi (PDF): “Aurkezpena2020-2021”
- 2021-2022 ikasturtean, “Basoak”, 15. Helburuari lotuta (Lehorreko ekosistemetako bizitza). Dokumentua jeitsi (PDF) : “EA2030 2021-22 TOLOSALDEA-PROP”
- 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan, “Energia, bizitzaren motorra” lemapean, 7. Helburua (Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea”)
Herriko Agenda 2030
Adunako Udala 2004 urtean sartu zen Tokiko Agenda 21en prozesuan (tokiko garapen iraunkorraren alde lan egiteko prozesua), Ernioaldeko Udaltalde 21en proiektuaren baitan. Honakoak dira Adunako Tokiko Agenda 21en mugarri nagusiak:
- Aalborreko Itunaren sinadura (2006)
- Udalerriko garapen iraunkorraren inguruko diagnostikoaren idazketa (2005-2006)
- Prozesuan zehar herri-batzarrak antolatzea, herritarrak tokiko garapen iraunkorraren alde lanean Udalarekin batera elkarlanean aritzeko
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren diseinua eta udalbatzan onartzea (2006, 2007)
- Adunako Udala Udalsarea 21en sartzea (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea), 2007
- Adunako herri-eskolan Eskolako Agenda 21 hezkuntza programa martxan jartzea (2007ko iraila)
- Garapen iraunkorrarekin zerikusia duen komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzen antolaketa (2005 urtetik aurrera)
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza-planaren ezarpen-maila ezagutzeko urteko ebaluazioak egitea (2009, 2010, 2011)
- Adunako iraunkortasunerako 2013-2020 Plan Estrategikoa (II. Ekintza-plana) onartzea (2013ko otsailaren 13a) eta bere edukia urtero aurrera eramatea
- Adunako iraunkortasunerako Plan Estrategikoaren ezarpen-maila ezagutzeko urteko ebaluazioak burutzea (2013, 2014, 2015, 2016, 2017)
2018.urtean, Adunako Udalak II. Ekintza-plana ebaluatzeko programaren baitan, lehen aldiz Garapen Iraunkorrerako Helburuei egindako ekarpena aztertzeari ekin zion, 2030 Agendarekin lerrokatuz. Lanketa hori egiteko, Udalsarea 2030ek eskaintzen duen “Tokiko Politika Publikoen Ebaluazio eta Jarraipenerako Programa” baliatu zuen. Lanketa horretatik eratorritako urte ezberdinetako txostenak kontsulta ditzakezu jarraian:
- Adunako garapen iraunkorraren aldeko II. Ekintza-planaren ebaluazio-emaitza (2021 urtera bitarteko ezarpen-maila) >Dokumentua jeitsi (PDF): “EzarpenMaila_Helburu Estrategikoen arabera (2021)”
Gehiago jakiteko, hona hemen informazio osagarria: