EKONOMIA ZIRKULARRARI BULTZADA ADUNAN

EKONOMIA ZIRKULARRARI BULTZADA ADUNAN

Ekonomia zirkularra garapen-eredu bat da, produktu, material eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora gehienez mantentzen duena. Erabileraren ostean bota beharrean, materialak ekoizpen-zikloan sartzen dira berriro, lehengai sekundario gisa.

Ekodiseinuak, berrerabilerak eta birziklapenak funtsezko rola jokatzen dute eredu ekonomiko berrian; izan ere, bere asmoa da hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea.

Adunako Udalak hainbat jarduera egin ditu azken 10 urteetan hondakinen prebentzioarekin, berrerabilpenarekin eta etxeko eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketarekin lotuta, nahiz eta ahaleginak batez ere udalerriko etxeetan eta ostalaritza-establezimenduetan egin diren. Horregatik, 2021ean, Adunan Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko proiektua abiarazi zuen Udalak, 2022ko ekainean amaitu zena. Aurkezten dugun gida praktikoan, proiektua laburbiltzen da, eta udalerriko enpresa-sarearentzat nahiz herritarrentzat, oro har, interesgarriak diren jardunbide egoki batzuk jasotzen dira.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du, Euskadiko toki-erakundeei zuzendutako tokiko garapen jasangarrirako laguntzen Ekonomia Zirkularraren ildoaren baitan.

Gehiago jakiteko:                                                          

GIDA DIDAKTIKOA