Herri Azoka 2018ad

ADUNAKO HERRI AZOKA 2018

2018ko AZAROAK 11

 

Azokaren helburuak

Herritarren parte hartzea sustatu eta bultzatu. Ahalik eta herritar gehien mugitu azoka eta auzolanen prestaketa eta antolakuntzan aritzeko.

Herriko kultura azaldu, herritarrei baserriko lanbide batzuen berri eman.

Herrian okin bat dugunez (Leire Saizar Altuna “Eguzkileire” ) aprobetxatu eta garai batean ogia nola egiten zen erakutsi bertako gariarekin eta prozesu guztia egin eta grabatu. Grabaketa guztietan garai bateko baserriko jantziak erabiliko ditugu ahal den neurrian…

Auzolana zer den azaldu eta honen garrantzia azpimarratu. Betidanik eta garai ez berdinetan Adunan auzolanak egin izan dira eta gaur egun ere horrela egiten dira hainbat ekimen ttiki edo handi.

Dagoeneko herritar batzuk bagabiltza auzolanean baino lehendabiziko auzolan deialdia kultur astearen barruan izango da, azaroaren 18an larunbata, goizeko 9etan Uztartza aterpetxea eta Gaintza baserriaren tartean dagoen herriko lur sailean.

Kultur batzordea indartu eta honekin, Udala eta herritarrak gerturatzeko saiakera egin.

Ondo pasatzeko asmoarekin antolatuko dira ekimen guztiak nahiz eta lan pixka bat egitea tokatuko zaigun.

 

2018ko Egun osoko egitaraua

Guztira, 45 postu egongo dira herrian zehar. Horietako gehienetan adunarrak ariko dira gisa guztietako lanak eta produktuak erakusten: Euskal Herriko zazpi herrialdetako postu bana izango da gonbidatu moduan.

Goiz osoan zehar zuzeneko musika joko dute zenbait herritarrek, eta herri-bazkariaren ondoren erromeriarekin amaituko da azoka. Eguraldiaren gorabeherak ere aurreikusi ditugu, eta euria egingo balu, prestatuta daukagu azokako postuak kokatzeko plana.

  • 45 postu izango dira ikusgai azokan (Ordutegia 10:00-14:30) 
  • Lehengo eta oraingo lanbideak zuzeneko emanaldietan
  • Herri bazkaria eta erromeria (Tiketak aurretik, UZTARTZA ATERPETXEA azaroak 6 baino lehen. Helduak 17€ eta gaztetxoak 9€)
  • Jan eta edatekoa egongo da postu desberdinetan
  • IBAIONDO, UPARAN, URTAKI ETA IRIZAR. Azokako aparkalekuetatik autobus zerbitzua egongo da. (Ordutegia 9:30-18:30)

2018ko kartela (PDF)