Historia

Historia

Adunak herrixka maila besterik ez zuen izan 1386 urterarte, Tolosari elkartu zitzaion urterarte ain zuzen ere. Elkarte horrek Tolosarekiko menpekotasuna eman zion pertsona eta ondasunei zegokienez baina errenten eta bere mendien kudeaketa mantentzeko ahalbidea ere ematen zion Adunari. Dena den elkarte hitzarmen horrek zekarren klausula batek, gastu amankomunei buruz hitzegiten zuen klausula batek ain zuzen ere, bi aldeen arteko liskarra piztu zuen. Liskar horrek ekarri zuen auzia Adunak galdu zuen azkenean eta Tolosatik banantzeko erabakia hartu zuen. 
1450.urtean, Tolosarekin 60 elkartua egon ondoren, Donostiarekin elkartzen da eta honek Tolosa eta Donostiaren arteko tirabirak ekartzen ditu. Ika-mikak 1478.urtean bukatu ziren Aduna Donostiari definitiboki elkartu zitzaionean nahiz eta Donostia Tolosa baino askoz ere hurrutiago egon Adunatik.
XIX mendean, 1883. urtean zehazki, Adunak hiribildu izendapena lortu zuen beste herriekiko independentzia osoa lortuz.

Ohiturak eta tradizioak

Axeri-dantza Adunako ohitura eta tradiziorik zaharrenetako bat da, herriko festetan dantzatzen dena, abuztuaren 15ean. Urte batzuz galdua izan zen arren, Andoaingo antzera dantzatzen da.